Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Josu Lopez Gazpio kimikari tolosarrak Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen CAF Elhuyar saria eskuratu du 'Gabonetako oporraldiak osasunean duen kaltea' artikuluarengatik, eta berarekin izan gara artikuluaz eta zientziaren dibulgazioaz solasean, gaur martxan jarriko den Tolosaldeko Emakumeen Etxea osatzeko parte hartze prozesuari buruz hitz egin dugu, Euskaraldiaz aritu gara, Jon Zubeldia Tolosaldea Garatzeneko ekintzailetza saileko teknikariarekin Emari ekintzaileentzako gune berriaz aritu gara, eta Oskar Tena izan dugu artearen txokoan Alkizan izango den Irudigileen Topaketaz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?