Tolosar eta ibartarrak, Gipuzkoako Jubilatuen jokoetako finaletan

Ataria 2018ko maiatzaren 18a

Gipuzkoako Jubilatuen Jokoetako finalak jokatu ziren atzo Donostiako Altza auzoan. Tolosar eta ibartar hainbat izan ziren final hori jokatzen.

Punttuan Antxon Iturzaeta eta Juan Bautista Aranzabe txapeldunorde izan ziren. Eskoba karta jokoan, postu bera eskuratu zuten Juan Mari Gonzalez eta Kepa Oyarzabalek; Miguel Navarro eta Manuel Veiga izan ziren txapeldun.

Horrez gain, domino jokoan Harizpe elkarteko lehendakari Angel Martinez, eta Gipuzkoako Jubilatuen lehendakari Joxe Agustin Arrietak hartu zuten parte.

Antxon Iturzaeta eta Juan Bautista Aranzabe, garaikurrekin

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!