Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Ibai Julian Tolosako Gazte Asanbladako kidearekin hitz egin dugu bihartik larunbatera izango den Gazteburuaz, Aiora Zulaika 'Pirritx'-ek bisitatu gaitu Galtzaundiren Sormenetik ekimenean parte hartuko baitu Joxe Mari Agirretxe Porrotxekin batera larunbatean, Leire Otaegi Tolosaldea Garatzeneko enplegu saileko teknikaria izan dugu eta Oskar Tenaren artearen txokoa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?