Amezketarrak eta abaltzisketarrak, Realeko beteranoen aurka

Ataria 2018ko maiatzaren 16a

Datorren larunbatean, maiatzak 19, Amezketako eta Abaltzisketako talde batek Realeko beteranoen aurkako areto futbol neurketa bat jokatuko dute Amezketako pilotalekuan. Igandean, eskualdeko bi taldek enpresen arteko Realaren txapelketa jokatuko dute.

Norgehiagoka 12:00etan hasiko da, baina aurretik, bi herrietako gazteek osatutako bi taldek elkarren aurka jokatuko dute, 11:15ean. Gorostidi eta Muñoa bertsolariak ere bertan izango dira, eta partida amaitutakoan Abaltzisketan bazkaria egingo dute guztiek batera.

Hurrengo egunean, hilaren 20an, Realaren Fundazioak bigarren urtez antolatu duen enpresen arteko txapelketan parte hartuko dute Abaltzisketako Logikalinek eta Anoetako Seyce-Lindek. Guztira 15 enpresa lehiatuko dira igandean, Zubietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!