Hamaiketakoa

Euskal preso politikoen senideak gonbidatu ditugu

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko apirilaren 26a

Gaurko saioan euskal preso politikoen gaia jorratuko dugu. Apirilaren 17an preso politikoen nazioarteko eguna izan zen eta horren harira bi euskal presoen senideak elkarrizketatu ditugu; Gotzone Ijurko Esnaola Txaramarra eta Maider Agirrebarrena Beldarrain lizartzarra.

Gotzonek alaba du kartzelan, Maite Aranalde, eta Maiderrek anaia, Aitor Agirrebarrena. Biak ala biak urte mordoa daramatzate espetxean, eta senideek egoerari aurre egiteko elkartasunak duen garrantziaz hitz egin dute Ataria Irratiarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!