Hassan Aitchaou, bigarren Erlaitz Aiako Harria mendi lasterketan

Ataria 2018ko maiatzaren 14a

Argazkia: Ramon Motxi

Billabonatarra irabazlearengandik 28 segundora sartu zen helmugan, 22,5 kilometro egin eta gero.

Ander Iñarra lezoarra izan zen lasterketako garaile. 01:49:40eko denbora egin zuen irabazleak, eta 01:50:08 behar izan zituen Aitchaouk. Ioritz Conde elgoibartarrak osatu zuen podiuma, ia sei minutura.

240 lasterkari izan ziren guztira, eta eskualdeko korrilkari gehiago izan ziren lehen 20 sailkatuen artean:

Ibai Madina berrobitarra 8. izan zen, 2 ordu pasatxoko denbora eginda. 02:03:13 behar izan zituen Iban Agirrezabala berastegiarrak, eta 10. postuan sailkatu zen. Haritz Zubillaga zizurkildarrak lortu zuen hurrengo postua, 02:04:07 eginda. Iñaki Insausti tolosarra, berriz, 15. postuan sailkatu zen, 02:04:50ko denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!