Negua noiz amaituko

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 11a, 10:51

Abestiak Negua joan da ta dio baina aurtengoak, antza, ez du joateko asmorik. Maiatzaren erdira euritan iritsiko gara, eta maiatzaren erdiak beti dakar berarekin San Isidro eta baita baserritarren eguna ere.

Egun batez bada ere, hainbat herritako baserritarrek lanak alde batera utziko dituzte, eta gainerako baserritarrekin elkartzeko eguna izango dute, beste urte batez.

Eguraldi txarrak hauen lanak atzeratzea ere ekarri du, baina ziur euren eguna ospatzeko tartea aterako dutela. Mahaiaren bueltan elkartuko dira gehienak, eta musika, bertso edo herri kirolik ere ez da faltako.

 

EGITARAUA

ALKIZA

Maiatzak 15, asteartea. 21:00etan San Isidro eguneko afaria, Ostatu jatetxean.

Maiatzak 18, ostirala. Gure Esku Dago:

16:45ean, haurrentzat esku tailerra. 17:30ean, herriko gazteen eskutik dantza saioa. 18:00etan, giza katea eta argazkia.

18:30ean, Jakoba Errekondoren hitzaldia Fagusen: Zein eragin izan dute gure arbasoek baserria paisaiaren eraikuntzan? Ondoren, bertaratutakoen galderei erantzungo die.

Maiatzak 19, larunbata . 18:00etan Frontenis txapelketaren finalak: Master eta Mixto mailak, pilotalekuan.

Maiatzak 20, igandea. 11:30ean, haurrentzako ginkana, eta 18:00etan, Frontenis Txapelketaren finalak: Neska eta Mutil (gaztetxoak) mailak.

ALTZO

Maiatzak 12, larunbata.
20:30ean, meza.
21:00etan, afaria Segoretxe ostatuan.

ABALTZISKETA

Maiatzak 15, asteartea.
12:00etan meza San Joan Deunaren elizan eta 13:30ean bazkaria, Ermentañen. Gaur da udaletxean izena emateko azken eguna.

AMASA

Maiatzak 15, asteartea.
10:30ean, meza nagusia. 12:00etan, bertsolariak Loidisaletxe eta Larrañaga, ondoren trikitia. 14:00etan, bazkaria Iturri Goxon, bazkal ostean bertsolariak Larrañaga eta Loidisaletxe. Arratsaldean zehar trikitilariak ibiliko dira Amasa alaitzen. 20:30ean, afaria Iturri Goxon bertsolariek alaitua.

AMEZKETA

Maitzak 15, asteartea.
11:00etan meza, San Martin ermitan eta ondoren hamaiketakoa San Martinen. Autobusa jarri da herriko plazatik nahi duenarentzat.

ASTEASU

Maiatzak 15, astelehena.
11:00etan meza, 13:00etan idi erakustaldia probalekuan: Aitor Matxainen idi parea Itxaso Arrutiren idi parearen aurka, eta 14:00etan bazkaria Sarasola sagardotegian, Jexux Mari Irazu eta Julio Soto bertsolariekin eta erromeria Estanga trikitilariekin.

BELAUNTZA

Maiatzak 15, asteartea.
11:00etan, meza San Juan elizan. 14:00etan, bazkaria, Bentan. Izena emateko azken eguna da gaurkoa.

BERASTEGI

Maiatzak 15, asteartea.
12:45ean, Prozesioa udaletxetik San Martin elizara, txistularien laguntzaz. 13:00etan, meza. 14:00etan, bazkaria, udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Ondoren, trikitilariak.

BERROBI

Maiatzak 18, ostirala.
19:00etan, Iñaki Perurenaren hitzaldia, Begi Urdin gaztegunean. 21:00etan, afaria egingo dute herriko baserritarrek, Iriarten, Kulturaldiaren barruan.

Bidania-goiaTz

Maiatzak 15, astelehena.
13:00etan meza. Ondoren, bazkaria Bidaniako Kontzeju jatetxean egingo dute, eta afaria Goiazko Dendale jatetxean.

ORENDAIN

Maiatzak 15, astelehena.
12:30ean meza eta 14:00etan bazkaria herriko Ostatuan.

ZIZURKIL

Maiatzak 15, asteartea.
12:00etan, pilota partidak. 13:15ean, aizkolariak eta 14:00etan, bazkaria, Plaza Etxeberri jatetxean, bertsolariekin eta trikitilariekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!