Eguraldi iragarpena

Goizean tenperaturak gora

Ataria 2018ko maiatzaren 11

Gaurkoan, egunak bi zati izango ditu. Arratsaldera arte tenperaturak gora egingo du, 24-26 gradura iritsiko delarik, eta zerua oskarbi egongo da. Arratsaldean haizeak ipar mendebaldera egin eta zerua estliko da, tarteka ekaitz zaparradekin.Asteburuan eguraldi kaxkarra izango dugu. Larunbatean ia egun osoan zerua estalita izango dugu, eta zaparradak ugariak izango dira, batez ere egunaren lehen zatian. Tenperaturaren beherakada nabarmena izango da. Igandean, egunaren zati handi batean lasaiagoa izango da, ostarteekin eta tenperatura altuagoekin, baina, gau partean zaparradak espero dira. Astelehenean, zerua estalita, zaparradak sarri eta tenperaturak behera. Joerari dagokionez, asteartetik aurrera ere ipar mendebaldeko haizea, euria eta tenperatura freskoak nagusituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!