Aurten euskara izango da gai nagusia Maiatza Saltsan ekimenaren barruan. Gainera, bihar, Euskalkien Eguna ospatuko dute Joxe Arregi plazan. Guzti horren inguruan aritu zaizkigu Zizurkilgo udal ordezkariak. Bide batez, euskara ardatz hartu dugunez, Euskaltzaindiaren 100. urteurrena hartu dugu gogoan. Alkizan bizi den Inaki Irazabalbeitia euskaltzain urgazlea elkarrizketatu dugu eta Miriam Urkia euskaltzain osoarekin eta mendeurreneko ekitaldien koordinatzaile Ibon Usarraldekin hitz egin dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?