Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Maddi Etxeberria Lorratzak taldeko kide larrauldarra elkarrizketatu dugu taldeak ibilbidea amaitutzat eman duela eta, Gregorio Eizagirre eta Agus Agote Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideak izan ditugu Maiatza Borrokan eta bere barneko Bueltaka egitasmoaz hitz egiten, Ainhoa Elizondo izan dugu kale kantoitik, Unai Andueza Tolosaldea Garatzeneko enpresa saileko teknikaria izan dugu, eta Oskar Tena artearen txokoan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?