Maiatza Borrokan, ostegunetik aurrera

Ataria 2018ko mai. 7a, 13:15

Dokumental baten proiekzioarekin hasiko da aurtengo Maiatza Borrokan ekimena. Hilaren 20an Berazubin korrika eginez amaituko dute aurtengo egitaraua.

Sahararrak 1969. urtean hasi ziren autodeterminazioa aldarrikatzen, artean Espainiako kolonia zela, Saharako Askapen Mugimendu Nazional sortu berriaren sorrerarekin. Gerora Fronte Polisarioak hartu zuen mugimendu haren lekukoa, 1973ko maiatzaren 10ean, eta handik hamar egunera egin zuen lehen ekintza, maiatzaren 20an.

Urtero, data horien artean Maiatza Borrokan ekimena antolatzen du Tolosaldea Sahararekin - Sahara Bizi elkarteak. Aurten ere ez da ekintzarik faltako hiru egun horietan:

Maiatzak 10, osteguna

'Fusiles o pintadas' dokumentalaren proiekzioa, Anoetako udaletxeko pleno aretoan, 18:30ean. Ondoren, Jordi Oriola ikus-entzunezkoaren zuzendariarekin solasaldia.

Maiatzak 11 eta 12, ostirala eta larunbata

Erresistentzia Haima jarriko dute Trolosako Triangulo plazan. Tarte horretan, hitzaldiak eta dokumentalak izango dira; era berean, Saharako gastronomiaz gozatzeko aukera izango da, bertako musikak girotuta. Gdeim Izik ere gogoan izango dute.

Maitzak 16, asteazkena

Gaici Nah idazlearen 'El Muro marroquí: la versión marroquí del apertheid' liburuaren aurkezpena, 19:00etan Antxon Bandres bidaiarien txokoan.

Maiatzak 20, igandea

Berazubi estadioan, Bueltaka. 09:30ean hasiko da, 13:30era arte. Informazio gehiago

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!