Parisera bidaia zozkatuko du Oria merkatari elkarteak

Ataria 2018ko maiatzaren 7a

Erosi hemen eta zoaz Parisera kanpaina jarri du martxan Villabona eta Zizurkilgo merkatari elkarteak eta ekainaren 12an jakinaraziko du saridunaren izena.

Zozketan parte hartzeko, maiatzaren 7tik ekainaren 9ra merkatari elkarteko saltokietan erosketa egiten duenak, dendan bertan txarteltxoa bete beharko du. Parte hartzen duten guztien artean egingo dute zozketa eta Pariserako bidaia eskuratuko du irabazleak. Gainera, bidaian gastatzeko 150 euroko txekea ere emango diote.

Oria merkatari elkarteak jakinarazi duenez, ekainaren 12an, 13:30ean Berdura plazan egingo da zozketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!