Erretiratuentzat Erriberrira irteera

Ataria 2018ko maiatzaren 7a

Larunbatean, maiatzak 12, 09:00etan irtengo da autobusa Asteasutik. Izen emateak, osteguna baino lehen egin beharko dira, Asteasuko udaletxera deituta goizez (943 69 19 07) edo arratsaldeetan kultur etxera deituta 943 69 68 96.

Erriberrin ardoaren museoa ikusi eta bisita librea izango dute eta herrian bertan bazkalduko dute. Arratsaldean Tafallan ibiliko dira. Irteerak 35 euroko prezioa izango du.

Alkiza eta Zizurkil Goiko erretiratuek ere parte hartuko dute irteera honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!