Eneko Maioz (EH Bildu): "Euskal Herriak jasan duen gatazka politiko eta armatu honen gordintasunaren amaiera da. Jakitun izan behar dugu sufrimendu asko sortarazi zuela bide horretan. Eskerrak emateko eguna ere bada, bide luze honetan, egun hau iristeko lanean aritu diren guztientzat. Gogoratzeko eguna izango da, jakinik gaur ez dela ezer hasi eta ezer bukatzen, gatazka armatua bukatu bada ere, gatazkak jarraitzen duelako".
Peio Atxukarro (PP): "Pozten naiz eguna iritsi delako, baina, ez diot garrantzi izugarririk eman nahi, ez dudalako sinesten ETAk amaiera ematen duenik demokratak bihurtu direlako. Inoiz ez dira demokratak izan. Amaiera eman badu izan da deseginda zegoelako, poliziak, epaileak... irabazi duelako, eta bazekien ez zuela etorkizunik, ez zuela beste aukerarik. Beraientzat hobekiena zen aukera bilatu dute bukatzeko. Errekonozitu behar dute demokratak ez direla izan, eta barkamena eskatu denoi".
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?