ETAk bere ibilbidea bukatutzat eman du, eta alderdi politikoetako ordezkarien, eragileen nahiz gure ohiko solaskideen lehen balantzea jaso dugu. Eneko Maioz (EH Bildu) eta Pello Atxukarro (PP), Jokin Bildarratz EAJren senataria, Iñigo Cabieces Podemos alderdiko Tolosako ordezkaria, Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria, Garbiñe Biurrun epailea, Maddi Sarasola herri mugimenduko kidea, Iker Uson Deustuko ikerlaria eta Jon Ijurko Etxerateko kidearen iritziak jaso ditugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?