Tolosaldea Sahararekin elkarteko kide Agus Agote eta Gregorio Eizagirre izan ditugu maiatzaren 10etik 20ra izango den Maiatza Borrokan jardunaldiez hitz egiten. Egitarauaren barruan, bigarrenez egingo den Bueltaka egitasmoaz ere hitz egin dugu. Tolosako Berazubi estadioan egingo da maiatzaren 20an, elkartasuna eta kirola uztartuko dituen ekimena, eta bertan bildutako dirua, udan aterpetxean izango diren haur sahararren gastuetarako izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?