Hamaiketakoa

Enirio-Aralar Mankomunitatea, hizpide

Imanol Garcia Landa 2018ko apirilaren 24a

Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan, batetik Enirio-Aralar Mankomunitatea izango dugu hizpide, eta Xabier Olano Gipuzkoako EH Bildu batzarkide taldearen bozeramaileari egindako elkarrizketa entzungo dugu. Bestetik, Bidania-Goiatzen izango gara udal aurrekontuen berri izateko Joxe Erramun Goikoetxea alkatearen bitartez, eta aurtengo ikasturtean egitean ari diren mendi ibilaldien egitasmoa ezagutzeko, Josune Orbegozo herritarraren bidez. Azkenik Alegian izango gara, Sutarri dantza taldekoen emanaldiaren berri izateko, bertako kide diren Eneritz Ugartemendia eta Ixone Urkirirekin hitz eginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!