Pasahitza (zaharra)

Alzheimerra dutenen eta ingurukoen bizi kalitatea hobetzen lanean

Ataria 2018ko apirilaren 24a

Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten edo dutenen Gipuzkoako senideen eta lagunen  elkartea da Afagi. Bere helburua gaixotasun hori dutenen eta ingurukoen bizitza kalitatea bermatzea da. Tolosaldean helburu berarekin taldea osatzen ari dira, eta bertako kide Iñaki Pakea eta Gurutze Zubeldia izan ditugu gaixotasunaz, zaintzailearen egunerokoaz edota taldearen lanaz hitz egiten. Tolosaldean 450 familia inguru izan daitezkeela gaixotasun hori pairatzen dutenak kalkulatzen dute.

Galdetegi bat jarri dute martxan Alzheimerra edo antzeko gaixotasuna dutenen sendikoek parte har dezaten. Euren helburua eskualdean gai honetan dauden beharrak ikustea da, eta ondoren ahal den neurrian horiei erantzuna eman ahal izatea. afagi@afagi.eus helbidera idatzi dezake edozein zalantza dituenak edo argibideak nahi dituenak. Bestalde, Emeterio Arresen astearteetan elkartzen direla hamabostean behin jakinarazi dute elkarteko kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!