Tolosaldeko Lanbide Heziketa ezagutaraztea helburu duen Lanbide Azoka hartuko du gaur eta bihar Tolosako Trianguloak. Lanbide Heziketako eskaintza duten eskualdeko bost zentroetako informazioa eta lekukotza jaso, ikusi eta horien inguruko zalantzak argitzeko aukera dago. Ataria irratiak bertatik saio berezia eskaini du, zentro guztietako ordezkarien azalpenak jasoz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?