Hamaiketakoa

Musikariekin eta bertsozale argenitar batekin solasean

Imanol Garcia Landa 2018ko apirilaren 17a

Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoan Alegia izango da erreferentzia nagusia, baina eskualde guztia ere ukituko dugu. Izan ere, batetik Iker Lauroba eta Zentinelak taldeak kontzertua emango du Alegiako Elizpe zinema aretoan, eta Iker Laurobarekin eta Iñigo Asensiorekin hitz egingo dugu emanaldiaz. Bestetik, Daniel Scott argentinarri egindako elkarrizketa entzungo dugu. Bertsozalea da, eta besteak beste, Alegiako Gaztetxearen bertso eskolan aritzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!