Erraustegiaren kontrako elkarretaratzeak egin dituzte Iruran eta Villabonan

Ataria 2018ko apirilaren 19a

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratzeak antolatu zituen Gipuzkoako osasun etxeen parean, errausketak osasunarentzako dituen kalteez ohartarazteko. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak esan  uenez, guztira 650 pertsona bildu ziren elkarretaratze horietan.

Zubietako erraustegiaren aurkako elkarretaratzeak egin zituzten atzo arratsaldean Gipuzkoako hainbat herritako anbulatorioen atarian, Osasuna bermatu, erraustegia gelditu lelopean. Erraustegiko lanak «berehala gelditzea eta frogatuak dauden alternatiba merke eta osasuntsuak ezartzea» eskatu dute.

Eskualdean hiru lekutan zeuden deituta herritarrak: Iruran, Amasa-Villabonan eta Tolosan. 40 lagunetik gora izan ziren Villabonan. Iruran, berriz, 20 herritar baino gehiago. Tolosan, ez zuten elkarretaratzerik egin azkenean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!