Aiztondoko XI. Gutun Lehiaketaren gaia Ekairi gutuna izango da. Bere buruaz beste egin zuen 16 urteko ondarrutarra izan dute, beraz, gogoan. Abi Labaien Chrisalis Euskal Herria haur eta nerabe transexualen gurasoen elkarteko kidearekin hitz egin dugu, eta ekimena "oso polita" dela kontatu digu, eta Ekairen gurasoei ere asko gustatu zaiela ideia esan digu. Hain justu, Chrisalis elkarteko kide bat izango da epaimahaikide. Apirilaren 23a bitarte izango da lanak aurkezteko aukera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?