Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Naparra kasuaz hitz egin dugu, izan ere, bere desagerketa, bahiketa eta erailketatik 38 urte igaro direnean, bere gorpurik ez da topatu, eta familiak bai bilaketa nahiz kasua irekitzea eskatzen du. Galgo arrazako zakurren eta, oro har, zakur eta txakurrak hartzen dituzten aterpeetan laguntza ematen lan egiten duen Tolosako galgoen elkarteko kideekin izan gara, Joseba Landa ibartarrak Kataluniako giroaren berri eman digu, Jon Ander Galarraga izan dugu ekokulturaren txokoan, eta Iñigo Asensio kale kantoitik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?