Hileroko zitari eutsiz

Ataria 2018ko apirilaren 11

TOLOSALDEKO ATARIA-k zozkatutako Tolosako Azokaren saskia banatu zen larunbateko ohiko azoka egunean, Zerkausian bertan.

Azokan postuan duen Nestor Errastik eman dio saskia Beñoat Aiestarani. Saskia Jesus Arozena lizartzarrari tokatu bazio ere, bere senidea gerturatu zen Zerkausira saria jasotzera. Astero bezala, aste honetan ere, Atarikide izateak badu saria. Zozketagai dira Delteco GBCren partida ikusteko bi sarrera eta tarta bat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!