Tolosaldeko langabezia tasak beherako joerari eusten dio

Ataria 2018ko apirilaren 9a

%9,56koa da eskualdeko langabezia tasa, 2017ko martxoarekin alderatuz gero, %1,12 baxuagoa. Orotara 2.202 pertsona daude lanik gabe.

Urte hasieran argitaratu moduan, azken hiru urteotan eskualdeko langabezia tasa 4,5 puntu jaitsi da. Urtarrilean 2.262 langabe zeuden, %9,28ko tasa osatuz. Bada, 2018ko lehen hiruhileko datuak jakinarazi ditu SEPEk, eta ondorio nagusia zera da, beherako joeran jarraitzen duela langabeziak Tolosaldean.

Denbora honetan 60 herritar gutxiago daude lanik gabe, 2.202 pertsona, alegia. Langabezia tasa, beraz, %9,56koa da. Tolosan, Iruran eta Berastegin izan da beherakadarik nabarmenena.

Datuak herriz herri

  • Amasa-Villabona: 318 langabe (%11,46)
  • Abaltzisketa: 7 (%4,64)
  • Aduna: 7 (%2,85)
  • Albiztur: 3 (%2)
  • Alegia: 102 (%12,36)
  • Alkiza: 8 (%4,3)
  • Altzo: 10 (%5,99)
  • Amezketa: 34 (%7,49)
  • Anoeta: 98 (%9,71)
  • Asteasu: 47 (%6,08)
  • Baliarrain: 3 (%3,85)
  • Belauntza: 8 (%5,88)
  • Berastegi: 30 (%5,79)
  • Berrobi: 33 (%11,07)
  • Bidania-Goiatz: 12 (%4,43)
  • Elduain: 4 (%3,39)
  • Gaztelu: 1 (%1,19)
  • Hernialde: 16 (%9,64)
  • Ibarra: 233 (%11,49)
  • Ikaztegieta: 26 (%11,11)
  • Irura: 80 (%8,83)
  • Larraul: 11 (%8,46)
  • Leaburu-Txarama: 21 (%12,8)
  • Lizartza: 33 (%10,06)
  • Orendain: 1 (%1)
  • Orexa: 1 (%1,79)
  • Tolosa: 915 (%9,9)
  • Zizurkil: 140 (%9,75)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!