Puntu bat jaitsi da Tolosaldeko langabezia tasa 2017an

Ataria 2018ko urtarrilaren 3a

2.262 pertsona daude langabezian eskualdean, iaz baino 246 gutxiago; beheranzko joera progresiboa izaten ari da.

Azken urteotako beherako joerari eutsi dio langabeziak. Duela hiru urte, 2014ko abenduan, 3.141 langabe zeuden eskualdean, %14,34ko tasa osatuz; 2015. urtea amaitu zenean, berriz, 2.813 herritar ziren lanik gabe zeudenak, eta 2017a hasterako, 2.508.

Bada, urtea amaitzearekin batera eman ditu SEPEk joan den urte osoko datuak: 2.262 pertsona daude langabezian, %9,82ko tasa osatuz. Azken hiru urteotan, beraz, 4,5 puntu jaitsi da langabezia tasa.

Datuak herriz herri

  • Amasa-Villabona: 321 (%11,56)
  • Abaltzisketa: 9 langabe (%5,96)
  • Aduna: 8 (%3,25)
  • Albiztur: 3 (%2)
  • Alegia: 97 (%11,76)
  • Alkiza: 8 (%4,3)
  • Altzo: 12 (%7,19)
  • Amezketa: 41 (%9,03)
  • Anoeta: 99 (%9,81)
  • Asteasu: 46 (%5,95)
  • Baliarrain: 3 (%3,85)
  • Belauntza: 7 (%5,15)
  • Berastegi: 39 (%7,53)
  • Berrobi: 25 (%8,39)
  • Bidania-Goiatz: 12 (%4,43)
  • Elduain: 4 (%3,39)
  • Gaztelu: 1 (%1,19)
  • Hernialde: 16 (%9,64)
  • Ibarra: 248 (%12,23)
  • Ikaztegieta: 24 (%10,26)
  • Irura: 90 (%9,93)
  • Larraul: 12 (%9,23)
  • Leaburu-Txarama: 21 (%12,8)
  • Lizartza: 33 (%10,06)
  • Orendain: 2 (%2)
  • Orexa: 0
  • Tolosa: 944 (%10,22)
  • Zizurkil: 137 (%9,54)

"Hobetzeko beharra" nabarmendu du Jaurlaritzak

Joera ere antzekoa da Gipuzkoa mailan. 33.972 langaberekin itxi du urtea lurraldeak, %9,74ko tasa osatuz. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, 12.939 langabe gutxiago zenbatu dituzte 2017an. Guztira, 163.279 pertsona zeuden lanik gabe abendua amaieran, %6,33 gutxiago. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuaren arabera, 2017ko langabezia datua "ona" izan arren, "lan handia dago egiteko" lanpostu gehiago sortu eta hauen kalitatea hobetzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!