Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, solasaldia Joxe Agustin Arrieta eta Marimi Ugalderekin, Patxaranga Alegian sortu berri den txarangaz hitz egin dugu eta baita igandean Tolosako zezen plazan izango den aizkora apostuaz ere.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?