Pasahitza (zaharra)

Don Inorrez, artea eta aisialdia

Ataria 2018ko apirilaren 4a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Imanol Ubedarekin hitz egin dugu Don Inorrez proiektu berriaz eta 'Mugiro Bila' lehendabiziko diskoaz, Joseba Landa ibartarrak Kataluniako giroa gerturatu digu, Jon Zubeldia Tolosaldea Garatzeneko ekintzailetza saileko arduradunak iazko ekintzailetzaren inguruko datuak eman dizkigu, Oskar Tena izan dugu artearen txokoan, Idoia Apaolaza psikopedagogoa aisialdiaz eta hezkuntzaz aritu zaigu, eta Karlos Linazasoro izan dugu Kale kantoitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!