Pasahitza (zaharra)

Bisitariak eskualdean eta abaraska proiektua

Ataria 2018ko apirilaren 3a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Topic zentroko Karmele Cruzekin hitz egin dugu Aste Santuan Topicen izan dituzten bisitariez eta Izaro Olano Altzoko bisita gidatuetan parte hartzen duen altzotarrarekin ere hitz egin dugu, turista ugari izan baitituzte. Olatz Ilarregi Tolosaldea Garatzeneko turismo arduradunak balantze baikorra egin digu Aste Santuaz. Abaraska proiektua ezagutu dugu Manex Izagirre tolosarrarekin, Jon Ander Galarraga biologoa izan dugu ekokulturaren txokoan eta Iñaki Zubeldia kale kantoitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!