Eguraldi iragarpena

Giro eguzkitsua

Ataria 2018ko martxoaren 22a

Nahiz eta lehenbiziko orduetan hodei dezente eta euri tantaren batzuk izan, egun osoan zehar, orokorrean ostarte zabalak eta giro eguzkitsua izango ditugu. Biharkoan, hego haizea bueltan izango dugu, indar handi xamarrarekin gainera, eta nahiz eta tenperaturak gora egingo duen, giro nahasia izango dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!