Mendizabal eta Larrarte, finalaurrekoan

Ataria 2018ko martxoaren 13a

Maider Mendizabalek eta Miren Larrartek 18-8 irabazi dute Emakumeen Binakako Esku Pilota Txapelketako final-laurdenetan, eta igandean finalerako txartela lortzeko lehian izango dira Oñatin.

Erabakita geratu dira Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalaurrekoak, eta lehen mailan aurrera egin duten lau bikoteen artean, eskualdeko pilotariek osatutako bikote bat dago.

Maider Mendizabal anoetarrak eta Miren Larrarte bidaniarrak aise irabazi zuten final-laurdenetako norgehiagoka, 18-8, Nagore Bilbao eta Arrate Bergararen aurka, eta igandean finalaurrekoa jokatuko dute. Oñatin izango da partida, 11:30etik aurrera, eta Olatz Arrizabalaga gernikarra eta Leire Etxaniz etxabarriarra izango dituzte aurkari.

Beste finalaurrekoa Amaia Araiztegi-Maddi Mendizabal eta Patri Espinar-Eneritz Arrieta bikoteek jokatuko dute. Promozio mailan, berriz, Alaitz Badiola-Oihana Orbegozo eta Maddi Unanue-Naroa Agirre arituko dira nor baino nor gehiago lehen finalaurrekoan. Bestean, Amaia Vicario-Ainhoa Urien eta Nagore Aramendi-Oihana Unanue arituko dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!