Harpidedun izateak badu saria. Hurrengo lehiaketa martxan izango da martxoko hirugarren astean.
Tolosako Azokak hilero egin bezala, otsailean ere Tolosaldeko Ataria-ko jarraitzaileentzat oparia prestatu zuen. Denbora batez lehiaketan parte hartzeko aukera utzi eta azken lehiaketa honetan Alegiako Maria Jesus Muruak jaso zuen tokian tokiko eta garaian garaiko produktuez osatutako saskia.
Harpidedun izateak badu saria. Hurrengo lehiaketa martxan izango da martxoko hirugarren astean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?