Hurrengo gimnastika topaketa, Ibarran

Tolosaldeko Ataria 2018ko mar. 2a, 13:00

Otsailaren 24an, Gimnastika Erritmikako Benjaminen Mailako I. Topaketa jokatu zen Hernaniko kiroldegian.

Bertan, Belabietako Kirol Elkarteko bost taldek parte hartu zuten: Samaniego; Uzturpe; Herrikide; Laskorain eta Lizartzako Herri Eskolak. Oso ondo aritu ziren tapizaren gainean. Hurrengo topaketa apirilaren 22an jokatuko da Ibarrako kiroldegian, Belabieta Kirol Elkarteak antolatuta.  


Hurrengo egunean, otsailaren 25ean, Donostiako Karmelo Balda Frontoian, B Mailako lehen fasea jokatu zen. Bertan, Belabietako bi talde alebinak (Uzturpe eta Laskorain) eta talde infantilak parte hartu zuten, oso emaitza onak lortuz.


Belabieta Kirol Elkarteak gimnasta alebin hauek aurkeztu zituen: Alaitz Agirre; Aitana Manterola; Irati Larreta; Uxue Begiristain eta Libe Iglesias.


Infantil mailan hauek izan ziren parte hartzaileak eta honako emaitzak lortu zituzten: Olaia Gartziarena 2.; Haizea Telleria 3.; Garazi Jauregi 8.; Maddi Iguaran 9. eta Nagore Imaz 16.


Belabietatik guztiak zoriondu dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!