Osasun publikoaren afera

Manifestazio jendetsua osasun publikoaren alde

Ataria 2018ko martxoaren 1a

Kalitatezko osasunaren alde. Osasuna ez da negozioa leloarekin Tolosako kaleak zeharkatu zituen Asuncion klinikako langileek deitutako manifestazioak.

Plaza Zaharretik abiatu eta Emeterio Arrese parkean amaitu zen manifestazioa eta eskualdeko herritar askok egin zuten bat protestarekin. Manifestazioaren buruan Asuncion klinikako langileak joan ziren eta Jon Darpon osasun sailburua eta Jesus Gomez Montoya Invizako burua hartu zituzten bizi duten egoeraren erantzule.

2013tik ari dira euren lan baldintzak negoziatzen baina adostasunik ez dute lortu. Langileek salatu dutenez, geroz eta prekarioagoa da langileen egoera eta berehala eman nahi diote irtenbidea. Horretarako bi asteko epea eman diote klinikako zuzendaritzari negoziazio mahaia deitu dezan eta "behingoz seriotasunez" hizketan hasi dadin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!