Langileen baldintzak salatzeko manifestazioa egingo dute, 18:00etan Tolosako udaletxetik abiatuta. Zuzendaritzarekin negoziazioa zaila izaten ari zela ikusita Jaurlaritzaren osasun sailarekin biltzea erabaki zutela azaldu digu Arantxa Errondosoro Asuncion klinikako LAB sindikatuko ordezkariak. "Badakite Tolosaldean arazo bat dagoela, eta alde horretatik nahiko gustura geratu ginen", azaldu du. Legebiltzarrean agerraldia ere egin berri dute Asuncioneko langileek, eta bertatik ere balantze baikorra egin dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?