Emaitza bikainak Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2018ko otsailaren 27a

Tolosaldea IKTko igerilariek emaitza onak lortu dituzte Gipuzkoako Txapelketan, bereziki, junior mailan. Domina ugari eta Espainiako Txapelketarako gutxieneko denbora batzuk eskuratu dituzte.

Sailkapen orokorreko hirugarren postuan amaitu du Tolosaldea IKTk Gipuzkoako Txapelketa. Gizonezkoen mailan bigarren izan da; eta emakumeen artean, berriz, hirugarren.

Bakarka ere emaitza onak lortu dituzte eskualdeko igerilariek. Aipagarrienen artean, estilo libreko 100 metrokoan eta 50 metrokoan Irati Arzalluzek lortutako markak: 59"9 eta 27"4. Maria Martinek eta Maddi Barriolak ere denbora onak egin dituzte 100 metroko lehian: 1:05.00. Hain zuzen, Martinek hirugarren egin zuen. Bestalde, 200 metrokoan ere maila handiko marka egitea lortu du Barriolak: 2:23.7.

Infantilen mailan, berriz, Eneko Garmendiak 400 metroko proban lortutako marka izan da aipagarriena: lehen postuan amaitu zuen, 4:13ko denborarekin. Datorren astean, Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!