Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, tratu txarrak jasan dituen Jasone Iribasekin hitz egin dugu. BIhar hitzaldia emango du Tolosako kultur Etxean, berak jasandakoa kontatuz eta sufrimendutik nola irten zen azalduz. Hego Koreara ere jo dugu, han baita oraindik Iñigo Asensio kazetari tolosarra. Neguko Olinpiar Jokoak jorratu ditu Basque Team-ekin, eta euskal eta eskualdeko ordezkaritzaz nahiz bi koreen arteko erlazioaz aritu gara berarekin. Tusilan Irungo Ficoban atzo eta gaur egiten ari den turismoarekin loturiko lanpostuen inguruko azokara ere egin dugu salto Leire Otaegi Tolosaldea Garatzeneko enplegu saileko teknikariarekin eta JOn Ander Galarraga izan dugu Ekokulturaren txokoan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?