Beñat Sainz eta Unai Ibarzabal, Gipuzkoako Mus Txapelketako txapeldunorde

Ataria 2018ko otsailaren 27a

Euskal Herriko X. Mus Txapelketako Gipuzkoako finalak 105 bikote bildu zituen asteburuan, Bergaran. Tolosaldeko bederatzik Euskal Herriko finala jokatzeko txartela eskuratu dute.

Euskal Herriko X. Mus Txapelketako sei herrialdetako finalak jokatu dira asteburuan, eta Joseba Azkarate eta Claudio Cabrera antzuolarrek irabazi dute Gipuzkoako txapelketa.

Estua izan zen finala, maila altuko aurkariak izan baitzituzten: Unai Ibartzabal –pasa den urtean Gipuzkoako txapeldun– eta Beñat Sainz anoetarrak.

Nafarroa Behereko finala asteburu honetan jokatu dute, eta horrekin batera, erabakita geratuko dira zazpi herrialdeetatik zein bikotek jokatuko duten martxoaren 10ean Uztaritzen jokatuko den final nazionala. Txapeldunorde izandako Ibartzabal eta Sainz anoetarrez gain, eskualdeko beste zortzi bikote izango dira bertan: Iban Amundarain eta Lontxo Goikoetxea (Leaburu-Txarama); Urko Arizeta eta Julen Aizpuru (Asteasu); Eneko Zabala eta Ekaitz Otegi (Aduna); Juan Migel Loidi eta Lurdes Tolosa (Alegia); Aitor Murua eta Beñat Beloki (Altzo); Unai Bengoeta eta Igor Olano (Anoeta); Joxe Mari Beldarrain eta Julian Blanco (Tolosa); eta Eñaut Zelarain eta Ander Jauregi (Amasa-Villabona).

Argazki gehiago Euskal Herriko Mus Federazioaren webgunean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!