Tolosaldeko ordezkariak Ispasterko Udalera bisitan

Irune Alfonso 2018ko ots. 26a, 16:26

Ispasterreko Udalera bisita egitera joan zireneko argazkia.

Tolosaldea Garatzenek bero eta argindar sare publikoa ezagutzeko bisita antolatu zuen Piztu Tolosaldea planaren barruan, pasa den ostiralean. 

Tolosaldeko udal ordezkari politiko eta teknikoak Ispasterko Udalera jo zuten bertako esperientzia ezagutzeko asmotan, zehazki, Aduna, Zizurkil eta Ibarrako ordezkariak joan ziren bisita egitera, pasa den ostiralean. 

Ispasterko herrigunean dauden udal eraikinak eguzki indarrarekin eta biomasarekin elikatzen diren sarearen bitartez hornitzen dira, izan ere, orain dela urte batzuk, udalak apustu irmoa egin zuen energia berriztagarrien eta efizientzia energetikoaren alde. Horien artean, udaletxea, haurtzaindegia, ikastetxeko jantokia, erretirodunen egoitza, ludoteka eta kiroldegia aurkitzen dira. 

Tolosaldeko eraikinetan instalazio fotovoltaikoen inguruko azterketa egin zen 2017.urtean, eta eskualdeko udal batzuen interesa ikusita, bisita antolatu zuen Tolosaldea Garatzenek Ispasterko Udalak 2016tik martxan duen mikrosare elektriko eta termikoa ikustera joateko. 

Iñaki Gazteluk, bertako energia kudeatzaileak bisita teknikoa egin zuen, ondoren, solasaldia izan zuten Garbiñe Saez de Buruaga alkatea eta Jesus Leketikabeaskoa alkate ohiarekin.

Aipatzekoa da, Tolosaldea Garatzenek 2016.urtetik ari dela Piztu Tolosaldea Energia Plana kudeatzen Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru languntzari esker. 

 Bisitan izan zuten solasaldia. 

 Bisitan erakutsitako mapa teknikoa. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!