Pentsio «duinak» aldarrikatuz, milaka erretirodun atera dira kalera

Ataria 2018ko otsailaren 22a

Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta beste hainbat herritan egin dituzte elkarretaratzeak. Donostian manifestazioa egin dute, eta eskualdean autobusak bete dituzte hara joateko.

Milaka erretirodunek eta pentsiodunek beren haserrea plazaratu dute, Espainiako Gobernuak pertsioei beste behin ere %0,25eko igoera minimoa aplikatu izangatik. Pentsioen igoera KPI kontsumo-prezioen indizeari egokitzeko eskatzen dute. Horrez gain, igoera Espainiako Estatuko aurrekontu orokorretan sartzeko eta Konstituzioak pentsioak oinarrizko eskubide gisa babesteko ere eskatu dute.

Tolosa eta Ibarratik, esaterako, lau autobus bete dituzte Donostiara joateko. Ordezkari politikoak ere izan dira Gipuzkoako hiriburuan, Amasa-Villabonako EH Bildukoak kasu, Twitter bidez jakinarazi dutenez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!