Martxan da XXI. Aiztondo Pilota Topaketa

Iñaki Lizaso 2018ko otsailaren 19a

2017ko topaketako irudia

Asteburuan jokatu dira lehen neurketak, eta apirilaren 28an izango dira finalak, Asteasuko pilotalekuan.

Martxan da XXI. Aiztondo Pilota Topaketa. Beste urte batez, Aiztondo bailara osatzen duten Aduna, Alkiza, Asteasu, Larraul, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo 125 pilotarik hartuko dute parte topaketan. Aipatu herrietako pilota eragileek antolatutako topaketa da hau, Aiztondo Mankomunitateak eta 6 herri hauetako udalen babesarekin.

Topaketa, 6 maila eta era ezberdinetan jokatuko da: eskuz eta palaz. Eskuari dagokionez, aurrebenjaminek, igandetan goizeko 10:00etan jokatuko dute Alkizako frontoian. Benjaminek otsailaren 23an hasiko dute topaketa. Villabonan eta Adunan ostiraletan jokatuko dute, 18:00etatik aurrera. Alebinek, Zizurkilen izango dute hitzordua, ostiral arratsaldetan otsailaren 23tik aurrera. Infantilen partidak, berriz, ostegunetan izango dira, Alkizan.

Palari eta neskei dagokienez, alebin eta infantil-kadete mailetan jokatuko dute. Neskek Asteasun jokatuko dute eta partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dituzte, otsailak 17an hasita.

Topaketaren finalak Asteasun jokatuko dira, apirilaren 28an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!