Pasahitza (zaharra)

Alkohoiko anonimoak, olinpiar jokoak, inauteriak

Ataria 2018ko otsailaren 7a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, alkoholiko anonimoen Uzturre taldeak 25 urte bete ditu, eta bertako kide Luzia eta Peiorekin izandako solasalditxoa gogoratu dugu. Iñigo Asensiorekin hitz egin dugu, Pyeonchangera doa olinpiar jokoen berri ematera, lau euskaldun ariko dira, tartean Imanol Rojo eskiatzaile tolosarra. Oskar Tena izan dugu inauteriez eta Bob Marleyren inguruan hitz egiten, eta Amaia Fernandez Elola inauterizale tolosarra elkarrizketatu dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!