Eguraldi iragarpena

Zeru estalia

Ataria 2018ko otsailaren 7a

Egunaren lehen zatian zerua estalita izango dugu, eta elur zaparradaren bat espero dugu. Hori baiu, gehiegi botatzerik ez da espero. Eguerdi aldera lasaituko da zerbait, eta arratsaldetik aurrera berriro zaparradak areagotuko dira. Tenperatura oso hotzak izango dira, gehienez, 4-5 gradu. Bihar, Ostegun Gizenari dagokionez, kosta egingo zaio altxatzea, eta egunaren lehen orduetan elurra izango dugu, arratsaldearen erdialdera arte. Eguerditik aurrera zaparradak urriagoak izango dira, eta arratsalde erditik aurrera erabat atertuko du. Atzertzearekin batera tenperaturak behera egingo du. Etzi, Ostiral Mehe, eguraldi nahiko lasaia egunaren erdialdera arte. Hotz egingo du, 4-5 graduko maximekin. Eguerditik aurrera beste fronte bat sartu eta euri eta elur dezente uztea espero da. Ostiraletik larunbaterako gauean elur dezente egitea espero da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!