Hamaiketakoa

Inauterizaletasuna, musika eta artelanak

Imanol Garcia Landa 2018ko otsailaren 5a

Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan, batetik, inauteriak izango ditugu hizpide, eta horretarako Ziortza Artola Colinas inauterizale alegiarrarekin hitz egingo dugu. Gaiaz aldatuta, Arantxa Zubillaga alegiarrarekin hitz egingo dugu musika ikasteko atera duen materialaren inguruan. Azkenik, Ines Aranburu altzotarrarekin Alegian jarri duen erakusketari buruz ariko gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!