Izarne Sarasolak txapelketa bat jokatuko du Ingalaterran, Espainiako Selekzioarekin

Ataria 2018ko otsailaren 6a

Izarne Sarasola ibartarrak 16 urtez azpiko txapelketa bat jokatuko du Ingalaterran, Espainiako Selekzioarekin.

Tolosa CF-ko jokalaria, otsailaren 13tik 18ra Ingalaterran jokatuko den txapelketa jokatzeko deitu du Espainiako Selekzioak. Berarekin batera, Irati Real, Huelvako Sportingeko jokalariak ere bidaiatuko du. Azken honen arbasoak, hain zuzen, tolosarrak dira.

Datorren astelehenean, hilaren 12an, bilduko dira Madrilen, eta hurrengo egunean bidaiatuko dute. Hiru neurketa jokatuko dituzte txapelketaren barruan: lehena, asteazkenean Eskoziaren aurka. Otsailaren 16an, etxeko taldea izango dute aurkari, Ingalaterra. Eta azken norgehiagoka hilaren 18an jokatuko dute, Danimarkaren aurka.

Tolosa CF-k pozik jaso du albistea, eta klubean "zerbait historikoa" dela nabarmendu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!