Zazpi domina lortu ditu Tolosa CF-k Euskadiko Txapelketan

Asier Imaz 2018ko ots. 5a, 18:02

Euskadiko Txapelketa Absolutuan zazpi domina eta gutxieneko markak lortu dituzte Tolosa CF Atletismo taldeko kideek.

Unai Hernandezek, Maria Lasak eta Alejandro Herrerok urrezko domina irabazi zuten. Hernandezek 1.500 metrokoan (4:05); Lasak 800 metrokoan marka pertsonala hobetzeaz gain, gutxienekoa ere lortu zuen; Herrerok, berriz, 60 metro hesietan 8:83ko denbora egin zuen.

Ander Etxeberriak zilarrezko domina lortu zuen 3.000 metroko proban, pista estaliko marka hobetuz.

Brontzearekin hiru atleta geratu ziren. Aitor Zabala bigarren izan zen 200 metrokoan, 22:15eko denborarekin, eta gutxienekoa lortu zuen, gainera; Nora Ituartek 60 metrokoan marka pertsonala hobetu zuen, eta Espainiako jubenil txapelketarako gutxienekoa lortuz (07:90). Hirugarren brontzezko domina, Izaro Perurenarena, 800 metrokoan marka pertsonala eta junior mailako gutxienekoa lortuz (2:21).

Beste zenbait emaitza:

- Jone Agirrezabala 4. 60 hesietan, 09:79rekin.
- Ainhoa Gibelalde 5. 60 hesietan. 09:84rekin.
- Eunate M.de Rituerto 5. altuera jauzian, 1.55ekin.
- Ander Uranga finalista 60 metrokoan, 07:17 eta 200 metrokoan 22:54ekin.
- Ane Etxeberria 200 metrokoan 26:40 eta promesa mailako guttxienekoa; eta 400 metrokoan 1:00:21
- Maddi Lillo 60 metrokoan 08:11 eta 26:90
- Iraitz Pikabea 1500 metrokoan 04:30
- Joseba Larrauri 200 metrokoan 23:40.
- Eneko Omeñaka 60 metrokoan 07:50 eta 200 metrokoan 24:06.
- Jon Ander Aurkia 200 metrokoan 23:46.
- Mikel Leonet 60 metrokoan 07:95
- Izaro Perurena 400 metrokoan 1:01:75
- Unai Hernandez 800 metrokoan 02:03.

Gipuzkoako Txapelketa

Gipuzkoako Rutako 10 Kilometroko Txapelketan ere Tolosa CF Atletismo Taldeko kideak izan ziren, igandean. Oihana Ortizek bosgarren postua eskuratu zuen, 40.05eko denborarekin.

Mutiletan Eduardo Gallego 11.a izan zen, Juan Luis Gomezen aurretik. Ibon Gonzalezek 13. egin zuen, Iker Mansok 15., Iñaki Insasutik 17. eta Joseba Jauregik 21.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!