Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan Amezketako talai dantzarien eta Abaltzisketako txantxoen ohitura izango dugu hizpide. Horretarako, batetik, Bedaioko Zugaztibarrena baserriko Roxi Goñirekin hitz egin dugu, talai dantzariei gosaria prestatzen baitie eguna indarrarekin hasteko. Horrez gain, Abaltzisketako Angeles Iztueta eta Joxe Ramon Mujikarekin hitz egin dugu txantxoen ohituraren berri izateko. Beste elkarrizketa bat ere izango dugu, Altzon ostiralean estreinakoz umorezko emanaldi bat egingo da eta protagonistekin, idoia Torregarai eta Mirari Martiarena, ariko gara solasean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?