Negu beteko eguraldia bueltan, euri zaparradak sarri botako dituelarik. Arratsaldean pixka bat lasaituko da. Bihar, goiz partean euri dezente eta ondoren ostarteak zabalduko dira, eta eguna bukatzerako ateri izango dugu. Igandeari dagokionez, eguraldi eguzkitsua bueltan izango dugu. Goiza oso hotza, baina eguerditik aurrera zerua urdin, eta tenperatura maximoa 10 gradukoa izango dugu. Astelehenean tenperatura goxoagoa, 15gradura bitartekoak eta zerua oskarbi, eta joerari dagokionez, aste erdira arte mantenduko da, eta hortik aurrera tenperaturak behera baina ez da eguraldia asko kaxkartuko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?