Hamaiketakoa

Elduaingo Erretoretxeko proiektua ezagutu dugu

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko urtarrilaren 23a

Elduainen egingo dugu eguneko lehen geldialdia. Izan ere, herrigunean dagoen Erretoretxen sei etxebizitza egin nahi ditu udalak. Proiektua interesa dutenen artean inkesta bat ere banatu dute. Borja Izaskun arkitektoak eman dizkigu xehetasunak.

Era berean, Berastegiko inauterien berri eman digu Leire Garaiburu Kultura zinegotziak, eta bukatzeko Gaztelun urtarrilaren 28an egingo duten Elkartasun Egunera gerturatu gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!