Eskualdeko hiru jokalari euskal selekzioarekin

Ataria 2018ko urtarrilaren 15a

Argazkia: Laskorain KE

Areto futboleko gazteen mailako Espainiako Txapelketa jokatu da Ibarrako Belabieta kiroldegian. Euskal Selekzioarekin eskualdeko hiru jokalari aritu dira: Asier Aierbe ibartarra (Lauburu), Asier Mujika irurarra (Anoeta) eta Mikel Juaristi tolosarra (Laskorain).

Euskaldunek ezin izan dute garaipenik lortu. Lehen neurketa 8-1 galdu zuten Valentziaren aurka; bigarrenean, Balear Uharteen aurka 4-4 berdindu zuten; eta beste biak galdu zituzten: Extremadura (4-2) eta txapelketako garailearen aurka, Katalunia (3-6).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!